Pedofilia

Lau lagun atxilotu dituzte Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan, pedofilia egotzita

20 urteko gizonezko bat atxilotu dute Laudion, adingabeei irudiak eskatzeagatik.

2018ko otsailaren 3a
18:30
Entzun

"Muturreko larritasuna" duten irudi pedofiloak partekatzen zituzten atxilotuek, Espainiako Poliziaren arabera. Hark atzeman ditu 40 gizonezkoak; haietako bi Bizkaian, bat Gipuzkoan eta beste bat Nafarroan. Espainiako Poliziaren arabera, artxiboak elkarri bidartzeko "sakoneko internet" deitzen deneko sistema ezkutuak erabiltzen zituzten, eta software bereziak zituzten eduki pedofilo horiek borratzeko.

42 miaketa egin dituzte denera, eta azpimarratu dute haietan material pedofiloaz gain, interneten nabigazio bereziak egiteko antenak eta tresnak topatu dituztela.

Interpoleko Baseline proiektuak zehaztutako eskalaren arabera, "muturreko larritasuna" dute topatu dituzten edukiek. Orain, atzemandako guztia aztertzen ari dira, ikerketarekin jarraitzeko.

Atxilotu bat Laudion

Astelehenean atxilotu zuten Laudion (Araba) 20 urteko gizonezko bat, adingabeei argazki sexualak eskatzea egotzita. Segurtasun Sailaren arabera, gutxienez bederatzi adingaberi eskatu zizkion irudiak. Iturri horrek dio, Whatsapp edo Instagram erabiltzen zituela eskaerak egiteko.

Gutxienez bederatzi biktima daude, hamahiru urte ingurukoak, eta ikertzen ari dira gehiago ote dauden jakiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.