Lau lagun atxilotu dituzte lapurretak egotzita
DONOSTIA. Donostian asteon lau pertsona atxilotu dituzte ertzainek, hainbat etxetan—batez ere, landetxe eta antzekoetan— lapurretak egitea leporatuta. Atxilotuak hiru gizon eta emakume bat dira. Iragan bi hilabeteetan hamar lapurreta inguru egin zituztela pentsatzen dute poliziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu