Ertzaintzak lau lagun atzeman ditu Oiartzunen, AP-8 errepidean, 70 kilo haxix zituztela leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez, atzo izan zen atxiloketa, autobideko zerbitzu gunean ertzainak lagun haiek identifikatzera joandakoan.
Iturri haren arabera, telefono mugikorreko txartelak irentsi zituzten pertsona haiek eta beste telefono bat hausten saiatu ziren, betiere azken deien arrastorik ez uzteko asmoz.
Haxixaz gain, 2.500 euro atzeman zizkieten.
Jaurlaritzak dio Frantziako nortasuna dutela atxilotuek eta Frantziako Errepublikara zihoazela.
gizARTEA
Lau lagun atxilotu dituzte Oiartzunen, 70 kilo haxix zituztela egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu