Iazko abenduan Urdulizko baserri batean izandako heriotzarekin zerikusia dutelakoan, Ertzaintzak lau lagun atxilotu zituen asteartean Otxandion, Barakaldon eta Gasteizen, gaur jakinarazi duenez, eta epaileak espetxera bidali ditu, behin-behinean.
Abenduaren 18an lapurreta egin zuten laurek Urdulizko baserri hartan eta, epailearen eta Ertzaintzaren arabera, baserri eta hirigunetik aparte dauden etxeetan beste bederatzi bat lapurreta egin izan dituzte. Taldea osatzen zuten.
Urdulizko baserrira joan zirenean, 83 urteko emakumezkoa eta honen anaia 70ekoa jo eta lotu egin zituzten, ikerketako iturriek diotenez. Biok gizonezkoaren semeak aurkitu zituen bi egunera, baina ordurako emakumezkoa hilda zegoen. Anaia, berriz, larri zaurituta.
Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen.
gizartea
Lau lagun atxilotu dituzte, Urdulizko baserriko heriotzarekin lotuta
Iazko abenduaren 18an lapurreta egitera joan zirenean, 83 urteko emakumezkoa eta honen anaia 70ekoa jo eta lotu egin zituzten; aurrena hil egin zen. Ertzaintzak Otxandion, Barakaldon eta Gasteizen atzeman ditu, eta epaileak kartzelara bidali.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu