Lau lagun erietxean daude, onddo pozoidunak janda

2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun
BARAKALDO. Lau pertsona erietxeratuta daude Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia), Amanita Phalloides onddoak pozoituta. Ospitaleak berri eman duenez, 79 urteko andre bat dago larrien: gastroenteritis larria eta gibeleko eta giltzurrunetako arazoak ditu. Harekin batera joan ziren erietxera 44 urteko andre bat eta 50 urteko bi gizon; haiek gibelean dute arazoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.