gizartea

Lau lagun hil dira A-8an auto istripu batean, Usurbil parean

Hiru hildako Zarauzkoak dira -Josu Aizarnazabal 'Xipri', Mikel Eizagirre Uria eta Xabier Uranga Larrañaga-, bestea Legorretakoa -Joan Jose Urretabizkaia Olaizola-. 36 eta 42 urte artean zituzten. Goizeko hiruretan izan dute ezbeharra.

2010eko apirilaren 17a
22:10
Entzun
Auto istripu larria gertatu da bart A-8an, Usurbil inguruan: lau gizonezko hil dira. Haietako hiru Zarauzkoak dira: Josu Aizarnazabal Xipri, Mikel Eizagirre Uria eta Xabier Uranga Larrañaga. Bestea Legorretakoa: Joan Jose Urretabizkaia Olaizola -Zarautzen bizi zen-. Bik 36 urte zituzten, batek 40 eta besteak 42. Gorpuak Donostiara eraman dituzte, autopsia egitera.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 3:05ean izan da ezbeharra. Bi autok izan dute istripua, Bilborako noranzkoan zihoazela. Lau haiek auto berean zeuden -Mercedes Benz E55- eta, lehen hipotesien arabera, lauren ibilgailuak bideko seinale bat jo du eta, kolpearen ondorioz, lau gizonezkoak kotxetik irten dira. Atzetik zetorren beste autoa -Renault Clio-, haiek ez jotzeko maniobra egin eta berak ere ezbeharra izan du.

Azken auto horretan gidari zihoana zauritu egin da -21 urteko gizonezkoa-, eta Donostia ospitalera eraman dute.

Aritzetatik Bilborako noranzkoan trafiko eragozpenak daude.

Zarauzko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak 13:00etan bilera egin du, eta elkartasuna agertu die familiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.