Atzo arratseko 20:30ak aldera gertatu zen ezbeharra: Opel Vectra auto batek eta Renault Space batek elkar jo zuten, parez pare, Laudioko saihesbidean.
Opel Vectran zihoazen hiru lagunak istripua gertatu eta segituan hil ziren. 54 urteko J.T.O. eta 48 urteko RM.H.P.A. senar-emazteak, eta MJ.P.P. emaztearen ama ziren hildakoak, guztiak, Luiandokoak (Araba).
Handik ordu batzuetara, berriz, Renault Spacean zihoan bidaiarietako bat hil da: Venezualeko nazionalitatea duen 46 urteko emakume bat. Harekin batera 48 urteko gizonezko bat zihoan, eta Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako erietxean dago ingresatuta.
Errepideak
Lau lagun hil dira Laudion, trafiko istripuan
Atzo iluntzean Laudion (Araba) gertatu zen errepide istripuaren ondorioz lau pertsona hil dira. Horietako hiruk, ezbeharra jazo zen unean galdu zuten bizia, eta, laugarrena, berriz, gauean zendu da Bilboko Basurtuko erietxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu