Donostiako San Bartolome kaleko Chapeau klubean piztu da sua, 03:00ak inguruan. Suhiltzaileek adierazi dutenez, une horretan lokala itxita zegoen. Alabaina, kea ondoko eraikinera zabaldu da. Ez dute eraikina hustu beharrik izan baina lau lagun ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik. Zaurituak 2 urteko haur bat, 32 urte eta 62 urteko bi emakume eta 32 urteko beste gizonezko bat dira.
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Sutea nahita piztu zutela eta ez dela kale indarkeriarekin lotutako ekintza baieztatu dute.
Lau lagun zauritu dira Donostian kea arnastuta
Lau lagun zauritu dira gaur goizaldean Donostiako lokal batean izan den sute bateko kea arnastuta, zaurituen artean bi urteko ume bat dago. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, sutea nahita sortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu