Errepideak

Lau lagun zauritu dira Gueñesen, furgoneta bat bidetik aterata

2006ko urriaren 10a
10:45
Entzun
Goizeko seiak hamar gutxi aldera furgoneta bat bidetik atera da BI-636 errepidean, Gueñes (Bizkaia) parean, Bilborako noranzkoan. Ondorioz, barruan zihoazen lau lagunak zauritu dira. Gainera, haietatik bi suhiltzaileek atera behar izan dituzte furgonetaren hondakin artetik. Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman dituzte lauak. Haien egoerari buruzko berri zehatzik ez du eman Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.