Lan istripuak
Lau langile arin zauritu dira leherketa batean, Sestaoko ACB altzairutegian
Leherketa bat gertatu da gaur goizean Sestaoko (Bizkaia) ACB altzairutegian, zeparentzako hobian. Lau langile harrapatu ditu eztandak, eta arin zauritu dita. Zepak urarekin erreakzionatzean gertatu da leherketa. Lau zaurituei, 27 eta 35 urte bitarteko beharginak, sendagiria eman diete dagoeneko.
07:20tan gertatu da ezbeharra: zeparentzako hobian ura zegoen metatuta azken euriteen ondorioz. Beraz, zepa zulora bota dutenean, erreakzioa egin du urarekin eta leherketa gertatu da. Une hartan lau langile zeuden inguruan, hiru zeparen tratamenduaz arduratzen den Multisev enpresakoak, eta, laugarrena, ACB bertakoa. Lauak zauritu ditu leherketak, baina arin: eztandak barreiatutako kristalekin egindako ebakiak dituzte. Langileetako bat altzairutegian bertan artatu dute osasun zerbitzuek, eta beste hiruak mutuen egoitzeara eraman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu