Kale erasoak

Lau 'molotov koktel' jaurti dituzte Berriozarko Bake Epaitegira

Kalte material eskasak eragin ditu erasoak, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren arabera.

2006ko abenduaren 15a
17:44
Entzun
Iturri horren arabera, bart gauerdi inguruan gertatu da: likido sugarriz betetako lau boteila bota dituzte epaitegiaren kontra, horma jotzean lehertu egin dira, baina kalte material txikiak eragin dituzte; fatxada belztu baino ez.

Nolanahi ere, Vicente Ripa Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak gogor gaitzetsi du erasoa, eta halakoak ez direla "elkarrizketa bidezko prozesu batekin bateragagarri" azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.