Nazioarteko albiste agentziek zabaldu dutenez, egunsentian milioi erdi bat lagun inguru ziren hil kapera ikusi eta Karol Wojtylari azken agurra emateko zain zirenak. Kontrol neurri zorrotzak ezarri ditu Vatikanoak, eta halaber, boluntarioak jarri dituzte itxaroten direnei ur botilak banatzen.
Era berea, gero eta gehiago dira ostiral goizean San Petri basilikan egingo diren hiletetan egongo direla iragarri duten nazioarteko agintariak. Esaterako, Moshe Katzav Israelgo presidenteak gaur goizean iragarri du elizkizunean parte hartuko duela. PAN Palestinako Aginte Nazionalak ere bidaliko du ordezkaritza, Ahmed Kureia lehen ministroa buru dela.
Fidel Castro Kubako buruzagi nagusiak, berriz, atzo arratsean Habanako katedralean Joan Paulo II.aren alde egin zen elizkizunean parte hartu zuen. Wojtyla "adiskidea" zuela nabarmendu zuen.
Joan Paulo II.aren heriotza
Lau orduko itxaronaldiak egiten ari da jendea Joan Paulo II.aren hil kapera ikusteko
Ehunka mila lagun daude bilduta Vatikanoko San Petri basilikaren atarian Joan Paulo II.a Aita Santu zenaren hil kapera bisitatzeko. Batez beste, lau orduko itxaronaldiak egiten ari da jendea. Gau guztian zabalik egon da basilika, garbiketa egiteko itxi duten ordubetean izan ezik. Jendearen emanak ez du etenik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu