Espainiako Poliziak lau lagun atxilotu ditu bart goizaldean Iruñean, "terrorismo islamistarekin" zerikusia izatea leporatuta. Sanduzelai etorbidean egin ditu atxiloketak, 81. zenbakian.
Espainiako Gobernuko Barne Sailak esan duenez, haietako bat Mustapha Yousfi da (36 urte, Aljeria).
Sarekada berean beste lau pertsona ere atxilotu dituzte, guztiak Herrialde Katalanetan -Castellon eta Bartzelonan-. Beste hamar "atxiki" egin dituztela jakinarazi du Poliziak.
Orain arteko miaketetan zazpi mila euro atzeman dituzte, CDak, dokumentazioa...
Poliziaren arabera, Al Kaedaren Magrebeko talde bat laguntzeko sarea osatzen zuten atxilotuek; zehazki, talde horrentzako dirua eta jendea biltzea egozten diete. Hau da, "finantziazioa eta kaptazioa".
Polizia operazioa
Lau pertsona atxilotu dituzte Iruñean, "terrorismo islamistarekin" zerikusia izatea egotzita
Sanduzelai etorbidean atzeman ditu Espainiako Poliziak. Sarekada berean, Herrialde Katalanetan beste lau pertsona atxilotu dituzte. Al Kaedaren Magrebeko talde bati laguntzea egozten diete, "finantziazioan eta kaptazioan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu