gizartea

Lau senegaldar zauritu dituzte Araban

Lantarongo enpresa baten inguruan jazo da erasoa. Ustezko erasotzaileetako bi enpresa horretako langileak ziren; erasoa gertatu zen goiz berean kaleratu zituzten, "jarrera xenofoboa" izateagatik. Senegaldarretako bat larri zauritu zuten; senda agiria jaso du dagoeneko.

2010eko uztailaren 16a
19:14
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lau senegaldar zauritu zituzten aurreko asteazken arratsaldean Lantarongo Curvados Quintín siderurgia enpresatik lanak bukatuta ateratzen ari zirela. Ustezko erasotzaileetako bi enpresa horretako langileak ziren -aita-semeak-, eta goiz berean kaleratu zituzten, "jarrera xenofoboa" izatea egotzita. Lau senegaldarretatik bat larri zauritu zuten buruan jasotako kolpeagatik; itxura denez, burdinezko barra batekin jo zuten. Eman diote senda agiria jadanik.

Erasotzaileek senegaldarren autoaren lau gurpilak zulatu zitutzen, eta hauek lantokitik noiz aterako zeuden. Lanak bukatu eta lantegitik atera bezain pronto kolpeka hartu zituzten, Herrizaingo Sailaren arabera. Lau langileak Miranda de Ebroko (Espainia) Santiago Apostol ospitalera eraman zituzten zaurituta. Lau horietatik hiruk segituan jaso zuten alta eta laugarrenak, zauri larrienak zituenak, ospitalean geratu behar izan zuen.

Curvados Quintin S.L. enpresak "babes osoa" adierazi die erasotutako langileei, eta laguntza juridikoa eskaini die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.