EUSKAL HERRIA

Lau taldeen arteko akordioak lortzea jo du Jonan Fernandezen baketzearen erronka nagusitzat

Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako zuzendariaren arabera, familia politiko guztien arteko adostasunak "iraganaren irakurketa kritikoa" jaso beharko du.

2013ko maiatzaren 29a
14:09
Entzun

EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PPren arteko akordioak lortzea jo du Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitzako zuzendari Jonan Fernandezek baketzearen erronka nagusitzat; ohartarazi du gai horretan adostasunera heldu beharko direla "edo ez da aurrera egingo".

Eusko Jaurlaritzak bake eta elkarbizitzarako plana egiterakoan oinarri gisa erabili duen analisia aurkeztu die gaur Fernandezek alderdiei. Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Batzordeak egin dezakeen lana "ezinbestekotzat" jo du.

Fernandezen ustez, alderdi guztien arteko adostasunak "iraganaren irakurketa kritikoa" jaso beharko du, eta baita gaur egun nahiz etorkizunean bakea egonkortzeko egin beharreko urratsak zehaztu ere.

PP legebiltzarreko bake batzordean ez dagoela-eta, Fernandezek esan du PP kanpoan egonda ere familia politiko guztien arteko akordioa gertatuko dela: "Ez da erraza, baina gertatuko da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.