Lau tibetarrek eman diote su euren buruari, eta bi hil egin dira

2012ko azaroaren 8a
08:43
Entzun

Txinako Alderdi Komunistaren kongresua hastearekin batera lau tibetarrek su eman diote euren buruari Free Tibet erakundeak jakinarazi duenez. Horietako bi hil egin dira: bat adingabea, eta bestea 5 urteko haur baten ama.

Euren buruari su eman dioten lau horietatik hiru Ngoshul monastegiko fraideak dira, 15 eta 16 urtekoak. Dorjee izenekoa hil da, eta Dorjee Kyab eta Samdup izenekoak daude zauriturik. Tibetentzako askatasuna eta Dalai Lamaren deserriratzearen amaiera eskatzeko burutu dute ekintza, Free Tibetek esan duenez.

Monastegia dagoen eskualdean, Ngaba, hainbat izan dira azken hilabeteetan immolazioak, baina batera euren buruari su ematen dioten lehen aldia da. Txinako agintariek eskualdea inguratu dute eta segurtasun neurriak areagotu dituzte.

Beste hildakoa Tamdin Tso 23 urteko gazte tibetarra da. 5 urteko haur baten ama zen. Rongwo herrian eman dio su bere buruari.

Free Tibeteko zuzenari Stephanie Bridgenek esan du datozen orduetan kasu gehiago egon daitezkeela. Orain arte dozenaka herritar hil dira, batik bat, 25 urte baino gazteagoak. Txinako agintariek ekintzak gaitzetsi dituzte, "Txinaren moralaren aurka" doazela argudiatuta. Dalai Lamari horien atzean egotea leporatu diote.

Horrekin batera, azken hilabeteetan areagotu egin da afixak botatzea. Horregatik Pekinen Alderdi Komunistaren Kongresuak irauten duen bitartean autoetako leihoak jaistea debekatu dute, baita usoak askatzea ere, inork afixik ez dezan airera bota.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.