2008ko martxoaren 8ko hauteskunde gauean foruzain batzuei Iruñeko Alde Zaharrean eraso egitea leporatuta martxoaren 4an Auzitegi Nazionalak Iruñeko bost gazte epaitu zituen: Iñaki Marin, AritzAzkona, Iker Araguas, Xabier Sagardoi eta Luis Goñi. Zigor arloko lehen aretoak atzo kaleratutako epaian ebatzi du Marini, Araguasi eta Sagardoiri lau urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezartzea. Haatik, fiskalak atentatu terrorista delitua egitea leporatzen bazien ere, eskaera hori ez du aintzat hartu. Luis Goñi eta Aritz Azkona, berriz, errugabeak direla erabaki du ez delako frogatu eraso horretan parte hartu zutela.
Epaiketan, auzipetuetako lauk abokatuen galderei erantzunez salatu zuten poliziaren aurrean egindako deklarazioak torturapean egin zituztela. Epaiketan, adibidez, Marinek zein Araguasek salatu zuten inkomunikazio aldian jasotako tratu txar fisiko eta psikologikoen ondorioz adierazi zutela Luis Goñireneta Aritz Azkonaren parte-hartzea. Epaiaren arabera, ez da frogatu Goñik eta Azkonak parte hartu zutela. Beste hiruen kasuan, berriz, lehergaiak edukitzea eta desorden publikorako saioa egitea frogatutzat jo ditu Auzitegi Nazionalak.
Lau urteko espetxe zigorra ezarri diete Marini, Araguasi eta Sagardoiri
Auzitegi Nazionalak ebatzi du Aritz Azkona eta Luis Goñi errugabe direla, ez delako frogatu kale erasoa egin izana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu