Lau urteko espetxe zigorra jarri diete bi gazteri
MADRIL. Auzitegi Nazionalak lau urteko zigorra jarri die Eneko Ostolaza eta Borja Oregi gazteei, 2007ko urriaren 5ean Markinan (Bizkaia) autobus bat erretzea egotzita. «Sute terrorista» egitea leporatu die. Autobuseko txoferrari lau mila euro ematera ere zigortu dituzte, hark izandako «kalte psikologikoengatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu