EZBEHARRA

Lau urteko haur bat larri zauritu da Urretxun, barraka batetik erorita

Zainketa intentsiboetako unitatean dago neskatoa atzotik. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.

Oihan Vitoria.
2015eko irailaren 21a
19:33
Entzun

Santa Anastasia festetan murgilduta daude egunotan Urretxun (Gipuzkoa), eta jaietako jolas gunean gertatu zen atzo istripua, 17:00 aldera: 4 urteko haur bat barraka batetik erori, eta kolpea hartu zuen.

Ezbeharraren tokira joan ziren Ertzaintza eta osasun zerbitzuetako beharginak, eta haurra larri zaurituta eraman zuten Donostia ospitalera; zainketa intentsiboetako unitatean dago oraindik. Atzo gauean egindako lehen azterketaren arabera, Urretxuko Udalak ez du "anomalia teknikorik" antzeman barraka horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.