Iruñeko Auzitegiko epaile batek lau urte eta erdiko espetxe zigorra jarri dio 2010ean bizikletan zihoan emakume bat harrapatu eta ihes egin zuen auto gidari bati. Emakumea hil egin zen.
2010eko abuztuaren 29an gertatu zen, Iruñean, Buztintxuri auzoan.
Epaileak bi urte eta erdiko zigorra zuhurtziarik ezagatik homizidio delitua egiteagatik jarri dio, eta bi urtekoa emakumea ez laguntzeagatik.
Auto gidariak epaiari helegitea jartzeko aukera du.