"Ezin da [bilera] baimendu, antolatzailea erakunde ilegala baita, etaETAk gidatzen duen sare terroristako kide izateagatik etenda baitago haren jarduna", argudiatu du Garzonek batzarra debekatzeko agindu duen autoan.
Garzonek erabakia hartu aurretik, ekitaldia galarazteko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.
Izan ere, batzarraren berri ematen den karteletan Batasunaren anagrama azaltzen dela nabarmendu du, eta froga hori nahikotzat jo du antolatzailea indar politiko hori dela ziurtatzeko.
Dignidad Y Justicia elkarteak atzo eskatu zion Garzoni ekitaldia debekatzeko, Batasunak antolatu duela eta, ondorioz, egingo balitzindar politiko horren jardunak eteten dituen autoa urratuko litzatekeela argudiatuz. Espainiako segurtasun indarrei batzarraren ingurukoak ikertzeko eskatu zien Garzonek.
Politika
Laudioko Batasuna taldeak biharko antolatutako batzarra debekatu du Garzonek
Dignidad Y Justiciak elkarteak eta Fiskaltzak egindako eskaerari jaramon eginez, Laudioko Batasuna taldeak biharko Laudion (Araba) deitu duen batzarra debekatu du Baltasar Garzon epaileak. Ekitaldia egin dadin galarazteko beharrezko neurriak hartzeko agindu dio Ertzaintzari. Garzonen arabera, argi dago biharko batzarra Batasunak antolatu duela, eta indar politiko horren jarduna debekatuta dagoela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu