Laudioko (Araba) Gometegi enpresan gaur 8:20ean sutea piztu da, baina jada mendean hartu dute. Suhiltzaileek hasieran sutea larria adierazi dute, baina uste baino arinagoa izan da. Lantoki barruko kautxuak su hartu duenean piztu da.
Trenbide ondoan dago sutea sortu den enpresa hori, beraz, tren sarea itxi behar izan dute badaezpada. Dagoeneko normaltasunera itzuli da.
Tentsio dorre bat ere alboan dago eta sua horra ez iritseko lanetan aritu dira suhiltzaileak.
gizartea
Laudioko enpresa batean sutea izan da, baina jada kontrolpean dute
Trenbide ondoan dago lantoki hori eta tren sarea eten egin behar izan dute. Suhiltzaileak sutea kontrolpean dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu