54 urteko gizonezkoa da hildakoa. Ertzaintzak jakinarazi duenez Laudioko krosean ari zen parte hartzen, gaizki sentitzen hasi denean.
Lasterketa amaitu duen arren, helmugara heldu eta minutu gutxira lurrera erori da konorterik gabe. Bertan zeuden Gurutze Gorriko langileak saiatu dira gizonezkoa suspertzen, baina alferrik izan da.