Laudioko Sari Nagusia bertan behera, "baldintza duinak" eskaini ezin dituelako

2012ko martxoaren 1a
12:48
Entzun

Laudioko Sari Nagusia bertan behera geratu dela berretsi du gaur Laudioko Txirrindularitza Elkarteak, lasterketa "baldintza duinetan" antolatzea ezinezkoa izan zaiolako. Txirrindularitza elkarteak gaur eman du prentsaurrekoa, Gasteizen.

Erakunde publiko eta pribatuen eskutik jasan dituzten murrizketak izan dira Laudioko Sari Nagusia bertan behera uzteko arrazoi nagusiak. 70.000 euroko aurrekontua du lasterketak.

Elkartetik jakinarazi dute Vital-Kutxa bezalako erakundeak iaz eman zuten diru kopuru bera ematera konprometitu zirela, baina "euskal kutxen bategitearen ondotik, antolakuntzarako euro bakar bat ere eman ez dutela".

Apirilaren 21ean egitekoa zen lasterketa; orain dela 62 urtetik antolatzen zen Araban.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.