Laudioko (Araba) Tubacex enpresan sutea izan da gaur arratsaldean, eta ondorioz, enpresa bera eta inguruko hainbat eraikin hustu egin behar izan dituztela jakinarazi du Ertzaintzak. Ez dago zauritutakorik.
16:55ak aldera piztu da sua, eta Efe berri agentziari enpresako iturriek azaldu diote posible dela eraikinean kalte garrantzitsuak egotea.
18:30ean oraindik ez dute sua kontrolpean suhiltzaileek.