Politika

Laudion egingo du igande honetan EAk Alkartasun Eguna, 'Bai erabaki' lelotzat hartuta

Erabaki eskubidearen defentsa berak gidatu nahi duela dio alderdiak, eta auziari "drama kentzeko" bideoa atera du.

2008ko irailaren 18a
14:06
Entzun
Laudion (Araba) egingo du aurten EAk Alkartasun Eguna, igande honetan, eta erabaki eskubidearen defentsa berak gidatu nahi duela adierazi dute gaur, prentsaurrekoan, Rafael Larreina EAko politika instituzionaleko eta Elisa Sainz de Murieta antolaketako idazkariek. "Arrazoirik gabe ari dira batzuk eta anbiguotasunez besteak. Hala, guk gidatu nahi dugu erabaki eskubidea", esan du Larreinak. Hain justu, Bai erabaki izango du leloa aurtengo Alkartasun Egunak.

Galderafobikoa zara? izenarekin bideoa prestatu du EAk, eta Groucho Marx humoristaren esaldi bat erabili du aurkezpen gisa: "Oraindik ez dakit zer galdetuko didadun, baina ez nago ados". Larreinak adierazi duenez, galdeketari "drama kentzeko" atera dute bideoa.

Alkartasun Eguneko egitaraua

11:00. Gaztelu puzgarriak eta umeentzako tailerrak, Aldaikorreka plazan (beste ekimenak ere bai).

11:30. Dantzariak.

12:00. Mitina. Unai Ziarreta EAko presidentea eta Joseba Azkarraga idazkari nagusia.

14:00. Bazkaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.