GALek 1987an hil zuen Juan Carlos Garcia Goena. GALen azken biktima izan zen. Soldaduska ez egiteko errefuxiatu zen Baionan, eta bonba auto batez hil zuten. Laura Martin haren alarguna izango da Covite presidenteorde berria, Maite Pagazaurtunduak gaur goizean ordezka dezatela eskatu ondoren.
Pagazaurtundua UPDren zerrendan bigarren izango da Europako hauteskundeetan. Martinen aldeko hautua atzo egin zuen Covitek. 2013tik da Martin Coviteren zuzendaritzako kide, eta, azaldu dutenez, berea du "terrorismoaren biktima guztientzat memoria, duintasuna eta justizia errealitate bat izateko helburu komuna".
Azken asteetan zalaparta handia izan da Coviteren inguruan. Gregorio Ordoñez oroitzeko ekitaldian elkarteko ordezkariek PPren kontra egin zuten, eta horrek agerian utzi zuen barne zatiketa. Horren ondoren, hainbat kidek elkartea utzi zuten, eta beste elkarte bat eratzeko asmoa iragarri zuten.