Puerto III espetxean zegoen preso Laureano Ortega Ortega Gorka, eta 21 urte zeramatzan preso. 1980an sartu zen GRAPOn eta hiru alditan izan da espetxean. Azken aldiz 1992an atxilotu zuten eta torturatu egin zutela salatu zuen.
Hamarnaka espetxetatik pasa da, eta FIES gisara izan dute preso, lehen graduan. 2010ean bihotzeko bat izateko zorian izan zen, eta zaintza berezietako unitatean egon zen ospitaleratuta. Harrezkero erizaintza moduloan izan da, eta ez du harremanik izan GRAPOko beste presoekin.
Inma del Rioren kasuan oinarrituta, Parot doktrina kendu diote orain.