Haren aburuz, eragozpenak daude “delitu politikoengatik” espetxean dauden presoei zigor aringarriak emateko, eta preso guztiek eskubide berberak izatea defendatu du: “Ezin da baloratu arrazoia zigorra epaitzerakoan. Arrazoi horrek eragina du soilik zigorra ezartzerakoan pertsona zehatz bati”.
Tignolek dio politika dela gatazka egoera bat konpondu eta bakearen bidean urratsak egiteko oinarria, gerora datozela erabaki judizialak. Hori argudiatzeko, Hego Afrikaren adibideaz baliatu da: “Urrats politikoak egin izan ez balira, ezinezkoa litzateke justiziaren ikuspegitik soilik”; “Mandela ez legoke libre”, erantsi du.
Euroaginduaz ere mintzatu da. “Terrorismoa” zigortzeko irizpideak Frantzian eta Espainian berberak ez direnez, haren iritziz euroaginduak ez du balio euskal presoei ezartzeko. Aurore Martinen auziarekin argudiatu du salbuespen neurri horrek ez duela balio “terrorismoa” zigortzeko: “Euroaginduaren erabilera ez da zuzena”.