Lavanderaren hiltzailearen lagunek ez zuten ezer ikusi
IRUÑEA. Asier Lavanderaren hilketari buruzko epaiketan akusatuaren lagunek deklaratu zuten atzo. Harekin zeuden Lekunberriko (Nafarroa) dantzalekuan hilketa egin zuenean. Erasoa ez zutela ikusi adierazi zuten guztiek. Aitortu zuten akusatuak goizaldean bertan, Lekunberritik irtetean, adierazi ziela gazte bati labana sartu zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu