Goierrikohitza.info
Lazkaon (Gipuzkoa), Zubierreka industrialdean, Lazkao Hotelean sutea izan da gaur goizean. Adin txikiko etorkinak ostatu hartuta dauden gela batean piztu da sua, lehen solairuan; arduradunek adierazi dutenez, ohe bati su emanda. Suhiltzaileek 09:50ean jaso dute abisua, eta ordu erdiren buruan kontrolatu dute sutea. Garrak ez dira eraikinaren gainontzeko geletara zabaldu.
Lehenengo solairutik salto egin duen gaztetxo bat erietxera eraman behar izan du anbulantziak, orkatila bat bihurrituta. Kea arnasteagatik beste egoiliar batzuek ere arazo arinak izan dituzte, baina ez dute ospitalera joan beharrik izan.
Lazkaoko hotelean adin txikiko bederatzi etorkin bizi dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean.
Urte honetan, adin txikiko lagunak hartzen dituzten egoitzetan antzeko gertaerak izan dira: otsailean Seguran (Gipuzkoa) eta Artzentalesen (Bizkaia), eta apirilean Donostian eta Tolosan (Gipuzkoa).
Gizartea
Lazkaon adin txikiko etorkinak bizi diren hotelean sua piztu da
Gela batean sortu da sutea, eta ez da eraikinera zabaldu. Lehenengo solairutik salto egin duen gaztetxo bat erietxera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu