Lazpiurrek dio nuklearrak beharko direla
BILBO. Miguel Lazpiur Confebask patronaleko presidentearen iritziz, etorkizunean ezingo da energia nuklearrik gabe bizi, eta, ondorioz, «beharrezkoak izango dira energia mota hori sortzen duten zentralak». Lazpiurren ustez, zentral «eraginkorragoak eta seguruagoak» egin beharko dira etorkizunean, eta non jarri erabakitzeko eztabaidatu beharko da. «Energia nuklearra bai, baina lanak nola egiten ditugun ondo zaindu beharko dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu