Komunikazioa

'Le Journal du Pays Basque'-ek azken zenbakia kaleratu du gaur

Zenbaki berezi batekin agurtuko dituzte irakurleak. 24 orriko atzera begirakoa da; azken 12 urtetan eginiko lana azaleratuko dute

'Le Journal du Pays Basque'-en asteleheneko alea.
Berria.info
2013ko abenduaren 21a
18:57
Entzun


Bihartik aurrera egunkari bat gutxiago egongo da Euskal Herrian. 'Le Journal du Pays Basque'-ek azken zenbakia kaleratu du gaur; doan banatuko dute Euskal Herri osoan. 2001eko urriaren 16an hasitako ibilbidea etengo du kazetak, arazo ekonomikoak bultzatuta. Antton Etxeberri egunkariko zuzendariak azaldu duenez, "egindako lanaz harro" itxiko dute. Izan ere, lehen egunetik tinko eutsi diete helburu nagusiari:  "Entzunak ez direnenen bozeramailea izatea". Handia izan da urteotan kazetak eginiko ekarpena. «Hemengo eztabaidak azaleratu ditugu, bai politika bai gizarte arloan". 

Ipar Euskal Herrian ohiko frantsesezko prentsaren altenatiba beharrezkoa delakoan dago Etxeberri. 'Le Journal du Pays Basque'-k utzitako hutsunea nola bete gogoetatuko dute urtarriletik aurrera. "Lehenbailehen erantzun beharko diogu herri gisa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.