Komunikazioa

'Le Monde'-ko erredaktoreburu gehienek dimisioa eman dute

Zuzendaritzarekiko "konfiantza eta komunikazio falta" argudiatu dute zazpi erredaktoreburuk.

Adrian Garcia.
2014ko maiatzaren 6a
15:04
Entzun

Zazpi erredaktoreburuk kargua utzi dute Le Monde egunkarian. "Zuzendaritzarekiko konfiantza eta komunikazio faltak eragotzi egiten digu erredaktoreburu lana betetzea", azaldu dute Natalie Nougayrede zuzendariari idatzitako gutunean. Konponbidea aurkitzen saiatu dira, baina ez dute "arrakasta izan", eta, ondorioz, karguak uztera behartuta sentitu dira.

Libération egunkariak argitaratu du erredaktoreburuen gutuna. Egunkariak dioenez, hainbat gatazka piztu dira azkenaldian Frantziako egunkarian. Batetik, 57 lanpostu lekualdatu nahi ditu zuzendaritzak, eta eztabaida sortu du erredakzioan. Bestetik, papereko egunkari eredu berria ezartzekotan da egunkaria, baina desadostasun handia dago horren inguruan. Udaberrirako behar luke eredu berri horrek martxan, baina atzeratu egin dute. Azkenik, tabletentzako proiektua abiatu nahi dute, baina, horretan ere, desadostasun handia dago. Le Monde argitaratzen duen enpresako kudeatzaileek berriki adierazi dutenez, Nougayredek gidatzen duen zuzendaritzarengan "konfiantza galdu" dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.