Komunikazioa

'Le Monde'-ko zuzendariak dimisioa eman du

Egunkariko erredaktoreburu gehienek kargua utzi eta astebetera eman du dimisioa Natalie Nougayredek.

Le Monde egunkariaren egoitza, Parisen. M. F., EFE
Adrian Garcia.
2014ko maiatzaren 14a
07:55
Entzun

Urtebete egin du Natalie Nougayredek Le Monde-ko zuzendari gisa. Dimisioa aurkeztu du egunkariko erredaktoreburu gehienek kargua utzi eta astebetera. "Ez ditut nire funtzioak betetzeko beharrezko baliabideak", azaldu du Nougayredek. Erredakzioak gaur arteko epea eman zuen zuzendaritzarekin adosteko egunkaria aurrera ateratzeko aldaketak. Izan ere, hainbat gatazka piztu dira azkenaldian Frantziako berripaperean. Batetik, 57 lanpostu lekualdatu nahi ditu zuzendaritzak, eta eztabaida sortu du erredakzioan. Bestetik, papereko egunkari eredu berria ezartzekotan dira, baina desadostasun handia dago horren inguruan. 70. urtemuga ospatuko aurten Le Monde-k. 2013ko martxoan izendatu zuten Nougayredek zuzendari, Erik Izraelewicz bihotzekoak emanda hil ostean.

Aldaketa 'The New Tork Times'-en ere

Jill Abramsonek ezustean erabaki du The New York Times egunkariaren zuzendaritza uztea. Haren ordez, Dean Baquetek hartu du kargua: kazetari gisa hasi zen lanean, eta zuzendari laguntzailea zen gaur arte. Karguan hiru urte bete gabe utzi du postua Ambramsonek, egunkariaren arabera, zergatik utzi duen "arrazoi garbirik gabe" oraingoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.