Emakume baten haurdunaldi zaila kontatzen du François Ozon frantziar zuzendariak Le refuge filman, eta gaur ikusi ahal izango da Zinemaldiko Sail Ofizialean (Viktoria Eugenia, 19:30). Isabelle Carre da pelikulako protagonista, eta haren lana goraipatu du Ozonek. "Haurdun zegoen emakume baten bila nenbilen filmarako. Isabelle zazpi hilabeteko zegoen, eta uste dut egin duen lana aparta da", esan du gaur zuzendariak Donostian.
Pelikulan garai latza pasatzen ari da Isabelle, heroinaren menpe dago, bikotekidea hiltzen zaio eta berak jakiten du haurdun dagoela. "Umea eduki nahi izatea baino gehiago kontatzen da", azpimarratu du Ozonek.
'Le refuge', haurdunaldi zail baten istorioa kontatu du François Ozonek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu