Le Vertek aske utzi du Pello Alvarez andoaindarra

Erredakzioa
2008ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Astelehenean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Pello Alvarez Saleta 31 urteko andoaindarra, eta atzo Laurence Le Vert epailearen aurrean deklaratu ostean libre utzi zuen. Dena den, epaileak ezarritako neurri judizialen arabera, Pello Alvarez ezingo da Pirineo Atlantikoetako Departamendutik atera, eta astean behin komisarian aurkeztu beharko du.

Alvarez Saleta Hendaian bizi da aspalditik, eta bizitza publikoa egiten du bertan. Hain zuzen ere, duela urtebete euro agindu baten ondorioz atxilotu zuten, baina aske utzi behar izan zuten osasun arazoengatik, atzo gertatu bezala. Izan ere, Alvarez diabetikoa da, eta azken lau urteetan minbiziaren aurka dago borrokan. Hain zuzen ere, iragan martxoan gaixotasun horren ondorioz ebaketa egin zioten Bordeleko ospitalean.

Pello Alvarez astelehenean 06:00etan atxilotu zuten Hendaiako bere etxean, eta herenegun Parisera eraman zuten, atzo epailean aurrean deklara zezan. Miaketan bere etxean poliziek ez zuten topatu ez armarik ez dokumentazio faltsurik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.