Egoera "larritzat" jota, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ren aldeko sinadura bilketa hasi dute hainbat herritarrek. Eskaera zuzena egin nahi diete udalei: "Euskarazkoa eta bertokoa den egunkari bakarra laguntzeko".
Norbanakoak zein herriotako talde edo eragileak batu dira kanpainari hasiera emateko. Agerraldia egin zuten atzo, Markina-Xemeinen, Uhagon kulturgunean. Ahalik eta sinadura gehien batzea dutela helburu esan dute, "Hitza-k aurrera jarrai dezan".
Herriz herri batuko dituzte sinadurak, diruz laguntzen ez duten udalerrietan zein laguntza ematen dutenetan. "Diru laguntzarik ematen ez duten eskualdeko udalei erabakia berriro aztertzeko eskatu nahi diegu, Hitza moduko proiektu batek diru laguntza publikorik barik ez duelako aurrera egiterik". Norbanakoak eta herrietako taldeak animatu dituzte Hitza-ren alde sinatzera.
Egunkariak batzen dituen hamahiru herrietan egongo da sinatzeko aukera. Etxebarrian, ekimena martxan ipinita dago aurretik.
Era berean, euskarazko egunkariak herritarrengandik duen babesa azpimarratu nahi izan dute agerraldian batutakoek: "Elkarren berri ematen digun egunkaria zelan ez dugu babestuko, zelan ez dugu lagunduko? Galdera berori egiten diegu laguntza ematen ez duten udalei".
Sinadurak batutakoan udaletxeetara eroango dituzte.
KomuNIKABIDEAK
Lea-Artibain 'Hitza'-ren aldeko sinadura bilketa hasi dute hainbat herritarrek
Herririk herri ekin diote kanpainari, udalei eskualdeko egunkaria lagun dezatela eskatzeko. Udaletxeetan aurkeztuko dituzte sinadurak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu