Euskal lurralde elkargorik ez dela izango jakinarazi du Marylise Lebranchu Deszentralizazio ministroak Sud Ouest komunikabideari. "Ez dugu maila berezirik sortuko EUskal Herriarentzat, baina aterabide bat atzemanen dugu", adierazi du. Zehaztu duenez, Ipar Euskal Herriaren ezagupenari buruzko gogoeta eta lanketa Senatuaren baitan eramanen dute. Deszentralizazioaren III Akta apirilaren 10ean aurkeztua izanen da Ministroen Kontseiluari.
Jean-Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko presidenteak adierazpen horiek gaitzetsi ditu.