euskal presoak

Lefort eta Subijana egarri greban hasi dira; urriaren 28tik gose greban ere badaude

Villefranch Sur Saoneko espetxean daude Jean François Lefort eta Juan Carlos Subijana. Han jarri dizkieten bizi baldintza gogorrak salatzeko urriaren 28an gose greban hasi ziren. Askatasunak salatu duenez, bi presoek ez dute espetxe zuzendariaren aldetik "inolako erantzunik jaso". Orain, egarri greba egiten ere hasi dira. Datorren larunbatean =iEuskal presoak Euskal Herrira, estatus politikoa orain lelopean =i Baionako Euskaldunen plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Askatasunak.

2005eko azaroaren 21a
12:57
Entzun
Frantziako agintariei "gataka politiko eta armatua" gainditzeko bidean urratsak emateko eskatu die Askatasunak. Gainera, "gerra estrategia alboratzea" ere eskatu diete. Izan ere, azkenaldian Frantziako espetxeetan sakabanaketa politika gogortzen ari dela iritzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.