35

Legasan sute batean erretako hektareak.

2011ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Ostegun gauean, 21:00etan, piztutako sute batek 35 eta 40 hektarea artean erre ditu Legasan (Nafarroa). Gau osoan egon zen sua piztuta, eta, batik bat, larreak erre ditu, baina baita pinudi eremu bat ere. Nafarroako Gobernuko iturriek adierazi dutenez, ez dakite zerk eragin zuen sua. Oronozko nahiz Cordovillako suhiltzaileak aritu ziren sua itzaltzen, eta goizeko zortzietarako kontrolpean izan arren, bi ordu geroago amaitu zituzten lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.