Datorren legealdiaren hasiera "ekonomikoki gogorra" izango dela ziurtatu du Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak, gaur goizean Gasteizen eginiko ekitaldi batean. Halaber, legealdiaren bigarren zatian "etorkizunaren bidea berreskuratu" daitekeela gaineratu du.
Gainera, "beldurraren kanpaina" egiten dutenen aurrean, EAJk "esperizentzia, programa, irtenbideak, konpromisoa eta errealismoa" eskaintzen dituela esan du Urkulluk. "Hainbeste albiste txarren aurrean itxaropena trasmititu behar dugu, baina ez esperantza faltsuak sortzeko, baizik eta aurrera egin dezakegula sinestarazteko, 80. eta 90. hamarkadetako krisietan egin genuen bezalaxe", azaldu du.
CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak eta Aztikerrek eginiko inkestez ere jardun du Urkulluk. Emaitzek EAJ garaile izango dela badiote ere, horiei kasurik ez egiteko eskatu die alderdiko kideei. Emaitzak inkestek diotena baino "askoz estuagoa" izango direla ohartarazi du, eta beraz, "azken unera arte" lan egitea galdegin die.