Legean lausoak ikusten ditu Bonnemaisonen abokatuak
Nicolas Bonnemaison medikuaren abokatu Arnaud Dupinentzat Leonetti legea ez da egokia: zati lausoak ditu. Adibidez, legeak dio biziaren bururatzeko erabakia taldean hartu behar dela. Bonnemaisonen kasuan, badirudi bakarrik hartu dituela erabakiak. Urgentzia kontu bat dela dio: «Batzuetan segundo, minutu edo ordu batzuk bakarrik gelditzen dira. Gainera, mediku bakarra delarik familiekin kontaktuan, nire ustez ez da egokitua taldean erabakitzeko behar hori». Beste duda bat familiekin izan beharreko elkarrizketei buruzkoa da. Badirudi ez dituela abisatu familiak, nahiz etaguztiz argitzeko egon hori. Sendiek bizia gelditzeko eskaera zehatza egin zuten ere ez du azaldu. «Zer da eskaera bat? Begirada bat? Negar bat?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu