'18/98 auziko' epaiketa

Legebiltzarkideek auzia eteteko eskatu dute Madrilen

Eusko Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko hainbat ordezkari Madrilen dira gaur, =i 18/98=i-ko auzipetuei babesa ematera joanda. Sozialisten, PPren, UPNren eta CDNren talde parlamentarioetako kideek ezik, gainerako talde guztietako ordezkariak ari dira ekimenean parte hartzen. Auzia bertan behera uzteko eskatu dute, aho batez. Angela Murillo =i 18/98=i-ko epaimahaiburuarekin bilera laburra izan dute.

2006ko urriaren 2a
16:04
Entzun
EAJ, EHAK, EA, EB eta Aralarreko legebiltzarkideek auziaren aurka daudela agertu diote Murillori, eta Eusko Legebiltzarrean zein Nafarroako Parlamentuan sumarioa bertan behera gera dadila eskatuz aurkeztu diren laumozioak eraman dizkiote. Murillok, ordea, ez dizkie idatzi horiek onartu: halakoak aintzat hartzeko garai prozesala igaro zela argudiatu du, eta onartuz gero epaia kutsa dezaketela.

Bilera laburraren ostean, Espainiako Estatuko agintariei auzia eteteko galdegin dite legebiltzarkideek, idatzi bat irakurriz: "Sumario hau eta honen atzetik etorri zirenak bulkada politiko zehatz baten ondorioz abiatu ziren; antzeko bultzada da oraindik irekita iraunazten dituena. Gure talde parlamentarioen ustez 18/98-a eta gainerako sumarioak oztopo bihurtzen ari dira bakea eta normalizazio politikoa lortzeko egoera politiko berrian. Beraz, lehenbailehen gerarazi behar dira", irakurri du Luke Uribe

Sumario honek, eta honen atzetik etorri zirenek, bulkada politiko zehatz baten ondorioz abiatu ziren eta antzeko bultzada da iraunarazten dituena. Gure talde parlamentiroen ustez, 18/98ª eta gainerako sumarioak oztopo bihurtzen ari dira bakea eta normalizazioa lortzeko egoera politiko berrian. Beraz, lehenbailehen gerarazi behar dira”, irakurri du Luke Uribe-Etxebarria EAJko legebiltzarkideak guztiek izenean.

Arratsaldean auzipetuak bisitatuko dituzte epaiketa egunetan ostatu hartzeko erabiltzen duten aterbetxean.

EAJko Uribe-Etxebarria, EHAK-ko Nekane Erauskin, EAko Rafa Larreina, EBko Oskar Matute, Aralarreko Aintzane Ezenarro eta ezker abertzalearen zerrendatik Nafarroako Parlamentuan hautetsi behar zuen Patxi Urrutia dira Madrilera joan direnetako batzuk.

Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsik ere elkartasuna helarazi diete auzipetuei idatzi baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.