Legebiltzarra Israelera egitekoa den bidaia gaitzetsi dute
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrak Israelekin hartu-eman ekonomikoak sustatu nahi izatea ezin da ulertu, EH Palestina Sarearen iritziz. Atzo agerraldia egin zuten, Legebiltzarrean bertan, talde horretako kideek, eta Aralar, EA eta EB alderdien babesa jaso zuten. Israelera bidaia ofiziala egitekoa da Legebiltzarra, eta erabat gaitzetsi dute asmo hori. Giza Eskubideen Batzordearekin bildu da sarea, eta eskatu du bidaia ez egiteko edo, behintzat, hitzarmen komertzialik ez sinatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu