AZPIEGITURAK

Legebiltzarrak AP-15 autobideko bidesariak kentzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari

Ebazpenaren alde egin dute EH Bildu, Ahal Dugu, PSN, Ezkerra eta PP taldeek. Kontrako botoa eman dute UPNk eta Geroa Baik.

AP-15 autobidea, Mutiloa parean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Ion Orzaiz.
2016ko apirilaren 7a
09:51
Entzun

AP-15 autobideko bidesariak kendu eta "erabateko doakotasuna" ezar dezala eskatu dio Nafarroako Legebiltzarrak gobernuari, PP taldeak aurkeztutako erresoluzio baten bitartez. "Lan edo osasun arrazoiengatik Iruñera egunero joan beharra daukaten nafarrek ez dute zertan gehiago ordaindu", azaldu du Javier Gomez legebiltzarkideak (PP). Ezkerreko taldeek erresoluzioaren funtsarekin bat egin duten arren, proposamena "azalekoa" eta "koherentziarik gabekoa" dela nabarmendu dute. "PPk ez du ezer egin UPNrekin batera agintean egon den denbora osoan, ezta Espainiako Gobernuan ere. Orain sortu zaio kezka", esan dio Maiorga Ramirezek (EH Bildu). "Hausnarketa serioago bat" eskatu dio Jose Miguel Nuinek (Ezkerrak) PPko eledunari, "baina doakotasunaren alde gaudenez, eta nafarrek autobide hori behin baino gehiagotan ordaindu dugunez, erresoluzioaren alde bozkatuko dugu".

Agirian zuzenketa bat txertatzea proposatu dute Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak, Nafarroako Gobernuari "AP-15aren Iruñea-Tutera zatiaren egoera aztertu eta kudeaketa publikoa berrezartzeko urratsak eman ditzan" eskatzeko. PPk ez du zuzenketa onartu, eta beraz, bere horretan tramitatu da erresoluzioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.