Gizartea

Legebiltzarrak aztertuko ditu Osakidetzako “pertsonal politika eredua” eta “kontratazio prozesuak”

2019ko lehen hiruhilekoan lan talde bat sortuko dute; halaber, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio lan eskaintza publikoan antzemandako irregulartasunak ikertzeko.

Osakidetzako lan eskaintza publikoa. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Jon Rejado.
2018ko ekainaren 21a
15:41
Entzun

Eusko Legebiltzarrak neurriak hartuko ditu Osakidetzako lan eskaintza publikoan antzemandako irregulartasunen aurrean. 2019ko lehen hiru hilabeteetan lantalde bat sortuko du, “pertsonal politika eredua” aztertzeko, baita “kontratazio prozesuak" ere. Horren alde bozkatu duten alderdiek argudiatu dute bertan dagoela azken lan eskaintza publikoan ezagutarazi diren irregulartasunen jatorria.

EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk lantaldea sortzearen alde egin dute. Aldiz, EAJk eta PSE-Eek erabaki horren aurka bozkatu dute. Bi alderdi horiek argudiatu dute hori ikertzeko ardura Eusko Jaurlaritzarena dela, eta, dagoeneko, horretan ari dela.

Lantaldea sortzeko erabakiaz gain, hainbat eskaera egin dizkio Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari. Puntu horietan adostasuna egon da legebiltzar talde guztien artean. Aho batez onartutako puntu horietan “sumina” adierazi dute lan eskaintza publikoan egondako irregulartasun “zantzuen” aurrean.

Halaber, Eusko Legebiltzarrak eskatu dio Eusko Jaurlaritzari irregulartasunak “gardentasun osoz” argi ditzala, baita eskatu dituen kanpoko azterketen emaitzen berri eman dezala uztailean, Legebiltzarrean. Ezbaian dauden espezialitateen aukeraketa prozesuak “gelditzeko” galdegin dio ere. Azkenik, lau hilabeteko epean, proposamen bat aurkezteko eskatu dio, lan eskaintza publikoen sistemak berma dezan funtzio publikoan sartzeko aukera berdintasuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.