Komunikazioa

Legebiltzarrak EITBri eskatu dio goi kargudunei buruzko informazioa argitaratzeko

Kudeaketa taldearen eta izendapen libreko karguen ardura maila, soldata, hizkuntz profila eta beste hainbat datu eman beharko ditu erakundeak webgunean.

Adrian Garcia.
2014ko apirilaren 9a
08:01
Entzun

EITBko zuzendaritzari gardentasun legea errespetatzeko eskatu dio aho batez EITBren kontrolerako batzordeak. PSE-EEren legez besteko proposamena onartu dute alderdi guztiek, eta, beraz, EITBko zuzendaritzak webgunean kudeaketa taldearen eta izendapen libreko karguen ardura maila, titulazio eskaera, hizkuntza profila, ibilbide profesionala, postuarekiko egokitzapena, kontratu harremana eta lan-sari mailaren informazio zehatza eman beharko du. Ekainaren 1a baino lehenago. Halaber, goi kargudunen kopurua gutxitzen jarraitzeko agindu diote. Herri Kontuen Euskal Epaitegiak hainbat irregulartasun aurkitu zituen EITBko 2012ko kontuetan iragan martxoan. 117 zuzendaritzako kide zituen urte horretan hedabide publikoak. Horietatik 54 kideri kontratu finkoa eskaini zitzaien «merezimendu eta gaitasun printzipioak» kontuan hartu gabe.

Bestalde, EH Bilduk ETB1eko Debatea saioari buruzko kexa plazaratu du kontrolerako batzordean. Otsailaren 6an, ustelkeriari buruz eztabaidatu zuten. Saioa janzteko, PPko Arantza Quiroga, PSE-EEko Patxi Lopez, UPDko Gorka Maneiro eta EH Bilduko Laura Mintegi politikarien irudiak erabili zituzten. «Larria da irudiekin egindako erabilera. EAJko inor ez zen agertzen», azaldu du Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.