Legebiltzarrak hilaren 30ean eztabaidatuko du lantaldearen sorrera
Eusko Legebiltzarrak hil honen 30ean, ostiralarekin, eztabaidatu eta bozkatuko du Aralarrek bakegintza eta elkarbizitza sustatzeko lantalde bat sortzeko aurkeztutako mozioa. Kontrol saioa baino lehen egingo da eztabaida. Hasiera batean, hilaren 22an eztabaidatzekoa zen mozioa, baina Bozeramaileen Batzordeak beste astebete atzeratzea erabaki zuen atzo, Aralarrek eskatuta. Ados jartzeko denbora gehiago izate aldera eskatu zuen Aintzane Ezenarrok atzerapena. Mozioaren eztabaidahilaren 29an ez egiteko eskatu zuen Ezenarrok, greba eguna delako, eta, hargatik, 30ean egingo da bilkura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu