politika

Legebiltzarrak ofizialki eskatuko du Otegiren parte hartzea autogobernu lantaldean

Ibarretxe, Lopez eta Ardanza ere badaude alderdiek iritzia ematera gonbidatu dituztenen artean. PPk txosten bat eskatu dio Rajoyri independentziak izango lukeen kostuaz.

Lantaldearen osaketa eguneko argazkia, martxoaren 27an. JUANAN RUIZ, ARP
2014ko apirilaren 30a
12:02
Entzun

Eusko Legebiltzarrean autogobernuari buruz osatu den lantaldean 37 politikari eta adituk euren iritzia ematea eskatu dute alderdiek. Horien artean egongo dira Juan Jose Ibarretxe, Jose Antonio Ardanza eta Patxi Lopez lehendakari ohiak eta Arnaldo Otegi. Gaur bildu da lantaldea alderdiek egindako eskaerak aztertzeko, eta 34 onartu dituzte jada; beste hiru baieztapenaren zain daude, agenda arazoak tartean.

Horiez gain, Zientzia Politikoetako eta Ekonomiako katedradun eta adituen iritziak ere eskatu dituzte alderdiek, baita Kataluniakoak, Eskoziakoak eta Erresuma Batukoak ere. 

Agerraldiak maiatzaren 28an hasiko dira, eta uda arte iraungo dute. Jone Berriozabal lantaldearen koordinatzaileak antolatuko ditu lehen seiak. Arnaldo Otegiren iritzia eman ahal izateko, Logroñoko espetxetik atera ahal izateko baimena eman diezaiotela eskatuko du legebiltzarrak. Hori posible ez balitz, lantaldearen ordezkaritza bat espetxera joatea eskatuko du EH Bilduk.

Horrekin batera, PPk independentziak izango lukeen kostuaz txosten bat egiteko eskatuko dio Mariano Rajoyri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.